ETA-REN AGIRIA.
      Berria eta GARAn argitaratua 2003ko abenduaren 9a.


      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, bere gain hartzen ditu honoko ekintzak:

      Urriaren 12an, Iruñean Transportes Olloquiegi garraio enpresaren aurka bi lehergailuz eginiko erasoa, ondorioz aipatu enpresaren hiru kamioi ez ezik, inguruan zeuden beste kamioi batzuk ere suntsituta geratu zirelarik. Ekintzaren arrazoia 1994az geroztik, Transportes Olloquiegui enpresako buruek, Euskal Herria askatzeko borrokaren aldeko diru-laguntza emateari uko egin izana da. Oroitarazten dugu, 1996an txarteletan atera genituela beraien izenak, 1999an pintaketak egin zirela zuten zorra oroitaraziz, eta 2000ko abuztuaren 24an Irunen ere enpresa bereko beste bi kamioiren aurkako lehergailua ezarri genuela.

      Urriaren 18an, Aitzoainen Espainiako armada okupatzaileak duen kasernaren aurka mortero jaurtiketaz eginiko erasoa.

      Aitzoaingo kasernaren aurkako erasoa dela-eta

      ETAk agiri honen bidez indar armatu okupatzaile eta euskal herritarren arteko harremanei buruz egindako hausnarketaren emaitza jakinarazi nahi dio Euskal Herriari:

      1. Espainiak Euskal Herriko lau herrialde bere menpean mantentzeko duen tresnetariko bat indar armatua da. Tresna horren erabilera garrantzi berezikoa da. Orain dela bost mende Nafarroako erresuma indarrez menperatu zutenetik (milaka eta milaka euskal herritar hilez), armen indarrez ito dute euskal herritarron askatasun egarria. Gaur egun ere armen indarrez zapaltzen gaituzte, egunez ala gauez, batzutan modu argiz, bestetan itxura gordez.

      2. Espainiak bere indar armatuak (Armada, Guardia Zibila, Espainiako Polizia, Espainiako Polizia Autonomikoa) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian zabalduak ditu, herri eta hiri ezberdinetan beren kasernak izanik, eta lau herrialde hauetako herriko kaleetan barrena terrorea eragiten dute (babesik gabeko herritarren bahiketa bortitzak, hedabideen itxierak, kontrolak, herritarren manifestazioen aurkako eraso armatuak, mehatxu eta kolpeak nonnahi, noiznahi eta edonoriÉ). Hitz batean, Espainiak militarki okupatuak ditu Euskal Herriko lau herrialde horiek.

      3. Indar armatuen presentzia soila euskal herritarrek beren nahia askatasunez adierazteko oztopoa da.

      4. Euskal herritarrok aspalditik esan diegu indar okupatzaileek «Alde hemendik!». Haiek aldegiterakoan etorriko da bakea gure Herrira.

      5. Euskal Herriko askapen prozesuaren baitan dagokigun defentsa eskubidea erabiliz beraien kontrako erasoak burutu ditugu, burutzen ditugu eta gure Herria zanpatzen jarraituko duten bitartean aurka egingo diegu.

      6. Arrazoi ezberdinen ondorioz zenbait euskal herritarrek (elektrizista, okin, sukaldari, zurgin, administrari, mekaniko, auto gidari, etabar) indar okupatzaile horiekin lan harremanak dituzte (kasernetan lan eginez, kasernak konponduz, kaserna horietara elikagaiak eta bestelako gaiak eramanezÉ). Honen harira, gogoratzen dugu batzuetan Espainiako indar armatu okupatzaileen kontrako ekintzetan, euskal herritarrak nahigabeko kaltetuak izan direla (zaurituak eta hilak). Gure benetako nahia da horrelakorik berriro ez gertatzea. Hartara, indar armatu horiek gure Erakundearen ekintza armatuen helburu diren heinean, euren kontra burutu genitzakeen ekintzetan kaltetuak izan ez daitezen euskal herritar guzti horiei dei argi bat egiten diegu:

      Egun mantentzen dituzten harremanak mozteko.

      Espainiako indar armatu okupatzaileei laguntza gehiagorik ez emateko.

      Kasernetatik alde egin eta indar okupatzaileen ibilbideetatik urrun ibiltzeko.Indar okupatzaileak gure herrian dauden artean ez da bakerik izango: Alde Hemendik! Euskal herritarren laguntzarik ez Espainiako Indar Armatu Okupatzaileentzat!!

      Beste euskal herritar bat sakabanaketak hila!

      Sara Fernandez euskal herritarra hil da eta Izaskun Urkijo zauriturik gertatu da Espainiako kartzeletan bahituriko euskal borrokalariak bisitatzera zihoazenean gertaturiko auto istripuan. Sakabanaketa politikak eragindako azken ondorio mingarriak izan dira. Gertakari horrek eragin digun samina adieraztearekin batera beren senitarteko eta lagunei gure dolua agertu eta adorea helarazi nahi diegu.

      Euskal preso politikoen kolektiboa suntsitzeko helburua zuen sakabanaketa politikak aspaldian egin zuen porrot. Halere, PSOEk PNVren onespenarekin asmatu eta ezarritako zigorrak PPren Gobernuak mantendu egin ditu. Zigor krudela eta mendekuaren bidez, euskal borrokalarien eta beren senitarteko eta lagunen etsipena bilatzen dute.

      Euskal Herriaren aurka ezarritako salbuespen egoeraren baitan, etsaia bahituak dituen herritarren aurkako erasoa ere sakontzen ari da. Preso politikoen aurkako estrategia errepresiboa diseinatzen dutenak bezainbeste salatzen ditugu ere egoera horren aurrean beste aldera begiratu edota egoera bere horretan mantentzea ahalbidetzen duten isiltasun konplizeak. Haiek ere sakabanaketa politikarekin kolaboratzen dute eta bere ondorio lazgarrien erantzule dira.Egoera horren aurrean, duintasunez beteriko borroka testigantza eta garrasia eskaintzen digu egunero Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Berriki espetxez espetxe buruturiko borrokaldietan erakutsi duen bezala. Aldi berean, astez aste eta urtez urte milaka dira, nekeari, zigor ekonomikoari eta are heriotzaren arriskuei muzin eginez euskal borrokalariei beren maitasuna zein elkartasuna helaraztearren beren bizia arriskuan jartzen duten euskal herritarrak. Burkide guztien izenean, maitasunez milaka eta milaka kilometro gora eta behera egiten dituzten guztiei gure omenezko hitz goxoenak helarazi nahi dizkizuegu.Herritar orori, sakabanaketa hiltzailearen aurkako borrokan konpromisoak bildu eta indarrak biderkatzeko deia luzatzen diogu.Agur eta ohore Sara! Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira! Euskal borrokalariak kalera!

      Euskal Herrian, 2003ko abenduan

      Índice home